lunes, 29 de enero de 2007

albistea

Gutxienez bi hildako Sesman, helikoptero militarra erortzean
Espainiako Armadaren helikoptero bat erori da gaur eguerdian eta barruan zihoazen lau lagunetik bi hil egin dira. Beste biak larri zauritu dira. Helikopteroa, erori denean, sutan geratu da.
Sesman (Nafarroa) Espainiako Armadaren helikoptero bat erori da gaur eguerdian (12:56an) eta barruan zihoazen lau lagunetik bi hil egin dira istripuaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Beste biak larri zauritu dira. Helikopteroa, erori denean, sutan geratu da.Zauritutako bat Lizarrako (Nafarroa) ospitalera eraman dute eta bestea Logroñoko (Espainia) batera. Logroñora eraman dutenak ia gorputz osoan erredurak dauzka.Istripua zerk eragin duen ikertzen hasi dira. Bizilagun batek esan duenez, helikopteroak altuera galdu du eta lurrean zela eztanda egin du. Bi hildakoak kiskalita zeudela adierazi du bizilagun horrek berak, eta helikopteroa erabat apurtuta zegoela; "ezin da esan hori aurretik helikopteroa zenik ere".Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak esan du helikopteroa Lur Armadakoa zela eta Agoncillo (Errioxa, Espainia) herriko basekoa zela. Istripua izan dutenean, "patruilatze entrenamendua" egiten ari ziren, iturri horien arabera.

No hay comentarios: